Ameriketako Estatu Batuetako hiri

Hiri nagusien mapa.

Ameriketako Estatu Batuetako kultura hirietan oinarritzen da, eta hiri-paisaiak (etxe orratzen auzoak, bereziki) garrantzi handia du herri-kulturan. Gaur egun, estatubatuar gehienak hirietan bizi dira, eta, balio absolutuan, Estatu Batuak munduko hirugarren postuan daude hirietako biztanleei dagokienez. Estatubatuarren % 30 baino gehiago bost milioi biztanle baino gehiagoko metropolian bizi dira. Hiri horien pisu ekonomikoa handia da herrialdearentzat.

2007ko uztailean, Estatu Batuek 100.000 biztanletik gorako 207 hiri zituzten eta milioi bat biztanletik gorako 51 metropoli-eremu zituen, horietatik bederatzi bost milioitik gorakoak. Estatu Batuetako hiri handi askok, gainerako herrialdeetakoek bezala, zailtasunak dituzte immigrazioarekin, gizarte-aldaketekin eta globalizazioarekin lotuta.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search